Anselen erakusketa zabaldu da Oxford aretoan

Baleike 2016ko ira. 9a, 09:33

Ansel izenarekin sinatzen duen artista zumaiarraren erakusketa zabaldu zen atzo Alondegiko Oxford aretoan. Forondako pintura tailerrean aritua, paisaiez osatutako erakusketa aurkeztu du. Irailaren 25era arte egongo da zabalik, egunero, 18:00etatik 20:00etara. Asteburuetan eguerditan ere irekiko du, 12:00etatik 14:00etara.