Esate baterako, Hego Amerikako jatorrizko hizkuntzak jaso nahi dira, Afrikakoak, Europa ekialdekoak, Asiakoak... Beraz, dei egiten zaio bere hizkuntzaren berri eman nahi duenari Euskara Sailarekin harremanetan jar dadin: deitu 943865025 telefono zenbakira (6 luzapena) edo idatzi euskara@zumaia.eus helbide elektronikora.
Elkarrizketa horien bidez hainbat kontu jaso nahi dira: nondik etorriak diren zumaiar horiek, nolakoa den haien herrialdea gurearekin alderatuta, zer hizkuntza hitz egiten dituzten, nola bizi duten eleaniztasuna, nola moldatu diren Zumaian integratzeko, zein den haien harremana euskararekin, etab. Hau da, eleaniztasuna ez ezik, aniztasun kulturala eta jatorri aniztasuna ere landu nahi dira ekimen honetan. Badihardugu elkarteak bideratuko ditu lanak, eta Zumaian egin nahi denaren antzeko egitasmoa ari da lehendik jorratzen, Donostia 2016 egitasmoaren barruan, bideo honetan ikus daitekeen bezala.