Gaueko autobus zerbitzua izango da Zarauzko Euskal Jai egunetik itzultzeko

Baleike 2016ko ira. 7a, 14:39

Ostiral honetan Zarautzen ospatuko den Euskal Jai eguna dela-eta, gaueko zerbitzu berezia eskainiko da errepidez, Zarautz, Getaria eta Zumaia artean.

Autobusak ohiko lekuetan geldituko dira eta jarraian datorren ordutegiarekin ibiliko dira: 0:30 - 1:30 - 2:30 - 4:30 - 5:30 - 6:30 - 7:30. Ordutegi horiek Zarauzko San Pelaioko irteerari dagozkionak dira.