Telmo Irureta aktore duen 'La voz de Cesar' film laburra aurkeztuko da ostiralean

Baleike 2016ko ira. 7a, 09:53

Donostiako Keler espazioan (Ramon Maria de Lili pasealekua 2) estreinatuko da Telmo Irureta zumaiarra aktore lanetan duen ikusentzunezko hau. Monologo bat ere eskaino du haren amaieran.

Cesarren gaua izena jarri diote arduradunek 19:30etik aurrera espazio horretan egingo den ekitaldi sortari. Hasteko Sara Ramosek, Cesare Maglianik, Gisela Fassik eta Leire Sarasquetak egindako La voz de Cesar film laburra estreinatuko da. Telmoz gain, Ines Martinez, Barbara Rivas, Asier Oruesagasti eta Pilar Guerra ditu aktore lanetan.

Jarraian, Rompiendo desde la provocacion izenburua duen solasaldia gidatuko du Mentxu Arrieta psikologo, aktore eta sexologak. Eta, amaitzeko, Toquecito Minus izeneko bakarrizketa eskainiko du Telmo Irureta berak.

Ekitaldi hau Donostia 2016 egitasmoko Energia-olatuak programak bultzatu du. 

Erlazionatuak