Erkibek hamaiketakoa emango du Arritokietako Ama Birjin egunean

Erkibe kultur elkartea 2016ko ira. 6a, 13:08

Erkibe Kultur Elkarteak, azken urteetan egin duen bezala, ostegunean, irailak 8an, Arritokieta eguna ospatzeko asmoz hamaiketako txiki batetara gonbidatu nahi ditu bertaratutako zumaiarrak. 

Erkibe elkartekideok salda, txorizo muturrak eta abar, prestatu eta banatuko ditugu Andremariko atarian elizkizuna bukatu ondoren.

Denak gonbidatuta zaudete.