Judo ikastarorako izen-ematea asteazkenean zabalduko da

Baleike 2016ko ira. 1a, 12:02

kodaore judo taldeak jakitera ematen du aurten judoa praktikatu nahi dutenek asteazkenean, hilaren 7an, eman beharko dutela izena Lubaki kiroldegian, 17:00etatik aurrera.

Ikastaroan parte hartzeko gutxienez 5 urte izan beharko dira. Informazio gehiagorako 646 872 994 (Abundio) telefonora deitu daiteke.