Inkestak: Eman zure iritzia aparkatzeko arazoen gainean

Baleike 2016ko abu. 31a, 12:59

Kalean egindako inkestan hainbat iritzi eta proposamen jaso ditugu, Zumaian batik bat udan sortzen ari diren trafiko eta aparkatzeko arazoei aurre egiteko. Hiru ideia nagusi jaso ditugu kalean, eta horien inguruan zuek daukazuen iritzia ere jakin nahiko genuke. Hauek dira inkestetan aurkituko dituzuen hiru galderak: TAO edo ordainpeko guneak jarriko al zenituzke herrigunean? Kanpotarrentzat aparkalekua non jarriko zenuke? Lur-azpiko parkinik behar al du Zumaiak?