'Cuerpo de élite' komedia emango da asteburuan Aita Marin

Baleike 2016ko abu. 30a, 19:28

Cuerpo de élite komedia espainiar arrakastatsua emango da asteburu honetan Aita Mari zinean. 

Ohiko ordutegian emango da: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean eta igande eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean. 

Sinopsia

Zuzendaria: Joaquin Mazon. Aktoreak: Andoni Agirregomezkorta, Maria Leon, Miki Esparbe, Jordi Sanchez, Juan Carlos Aduviri, Joaquin Reyes, Carlos Areces. Iraupena:97 minutu. Generoa: Komedia. Herrialdea: 2016.

Ameriketako Estatu Batuetako CIAren tankerako zerbitzu sekretuko talde bat da filmeko protagonista, baina, kasu honetan, Espainiakoa da taldea. Kide gehienak hil egin dira, eta agente berriak errekrutatuko dituzte. Lehen misioa terrorista ero bat harrapatzea izango da, lehergailu zahar bat baitu.