Kantauri kostaldeko dunak zaintzeko Arcos proiektuan sartu dute Santiagoko duna

Baleike 2016ko abu. 22a, 17:40

Hiru autonomia erkidegok, Asturiasek, Kantabriak eta Euskal Autonomia Erkidegoak, bat egin dute bertan aurkitzen diren duna sistema apurkorren biziraupena bermatzeko. Urriak dira dunak hiru erkidego hauetako kostaldeetan eta Arcos izeneko proiektu bat jarri dute martxan Espainiako Ingurumen Ministerioaren laguntzarekin, duna hauen bizi irautea sustatzeko. 

Garrantzi Komunitarioko Leku bezala izendatutako eta Natura 2000 sareko partaide diren hiru erkidegotako hamar habitat aukeratu dituzte. Gipuzkoako bi duna sartuko dira proiektu honetan: Zarauzkoa eta Santiagokoa, Zumaian. 

Proiektu honen ikertzaile nagusia den Tomas Emilio Diazen esanetan, hamar habitat hauek aukeratu dituzte "nahikoa andeatua" daudelako. Degradazio horien arrazoiak, ikertzailearen ustetan, azken lau urte hauetan izandako ziklogenesiak, gizakiaren presioa eta espezie inbaditzaileen presentzia dira.

Honen inguruko informazio gehiago duzue hemen (gazteleraz).