'Buscando a Dory' eta 'Jason Bourne' asteburu honetan ere Aita Marin

Baleike 2016ko abu. 11a, 20:36

Aurreko asteburuko bi pelikulak emango dira asteburu honetan ere: marrazki bizidunen Buscando a Dory eta Jason Bourne, akziozko pelikula. 

Ostirala Euskal Jai eguna da eta larunbatean Ainara Ortegaren kontzertua izango da Aita Marin. Beraz, bi egunetan bakarrik emango dira pelikulak, igandean eta astelehenean. 

Buscando a Dory: igandean eta astelehenean, 19:30ean.

Jason Bourne: igandean 19:30ean eta 22:15ean eta astelehenean 19:30ean.