Euskal Jai eguna ospatuko da bihar Zumaian

Baleike 2016ko abu. 11a, 10:33

Txapelak, zapiak, gona luzeak eta topak. Euskal Jai egunaren txanda heldu da. Bihar ospatuko da festa egun hau Zumaian. Goizean baserriko produktuen azoka, musika eta bertso saioak izango dira, hurrenez hurren; arratsaldean, herri bazkariaren ondoren, sagardo dastatzea.

Hemen duzue biharko egitaraua:

10:00 Baserriko gaien azoka

Hala Dzipo txalapartarien saioa

10:30 Hala Gera taldearen alboka eta dultzaina doinuak

11:00 trikitilariak

12:00 Kofradian eta  12:30 Udaletxean balkoitik balkoirako bertso saioa: Agin Laburu eta Uxue Alberdi

14:30 Herri bazkaria

Bazkal ostean, euskal kantak Joxe Mendizabalekin

18:00 Plaza bertan Maddalen eta Jagobarekin erromeria

18:30 Saregileen plazan Joxe Mendizabalekin dantzaldia

19:00 Iraunkorrak txarangaren kalejira

Ordu berean plazan, Sagardo dastaketa. Elikagaiak eta Erkibe kultur elkartearen taloak ere izango dira.

23:00 Kofradian, erromeria Egan taldearekin

Herri bazkarirako txartelak agortu dira.