Al Ayre Español ensemblearen kontzertua, gaur, parrokian

Baleike 2016ko abu. 11a, 09:07

Aurtengo Zumaiako Musika Jaialdia azken txanpan sartu da. Hiru ekitaldi besterik ez dira geratzen jaialdia amaitzeko. Gaur, Donostiako Musika Hamabostaldiaren egitarauaren baitan, Al Ayre Español orkestraren kontzertua izango da, 20:30ean, parrokian. 

Orkestra aragoiar hau ibilbide eta merezimendu handiko taldea da. 1988an sortua, 25 urte baino gehiago igaro ditu Europako antzoki eta jaialdi garrantzitsuenetan emanaldiak eskaintzen. Hainbat sari irabazi dituzte taldekideek urteetan zehar, horietan aipagarrienetakoa, 2004ko Nazioarteko Musika Saria.

Zaragozak estima handia dio talde honi, hori dela eta, hiriko enbaxadore izendatu zuten 2011an eta era berean, jada 10 urte ere bete ditu Zaragozako Auditorioko orkestra egoiliar gisa. Dagoeneko 18 disko argitaratu ditu Al Ayre Españolek eta etorkizunera begira, eskuartean, hainbat eta hainbat ekintza, ekitaldi eta konpromiso ditu aurreikusita mundu mailan.

Egitaraua

Trio sonatas Op.2 G.F. Handel

Lehen zatia

Sonata op. 2 no 6 en sol menos, HWV 391

  1. Andante-Allegro-Arioso-Allegro

Sonata op 2 no 1 en do menor, HWV 386 A

  1. Andante- Allegro-Largo-Allegro

Sonata op. 2 no 2 en sol menor, HWV 387

  1. Andante-Allegro-Largo-Allegro

Bigarren zatia

Sonata op. 2 no 4 en fa mayor, HWV 389

  1. Larghetto-Allegro-Adagio-Allegro-Allegro

Sonata op. 2 no 3 en si bemol mayor, HWV 388

  1. Andante-Allegro-Larghetto-Allegro

Sonata op 2 no 5 en sol menor, HWV 390

  1. Larghetto-Allegro-Adagio-Allegro
Erlazionatuak