Azkoitiko Andremaixetatik bueltatzeko autobusak jarriko dira

Baleike 2016ko abu. 10a, 13:43

Andremaixak ospatuko dituzte Azkoitian asteburu honetatik aurrera. Hori dela-eta, La Guipuzcoana enpresak autobus zerbitzu bereziak jarriko ditu festetatik itzultzeko.

14ean, 15ean eta 18an izango dira autobus hauek. Zumaiara hiru zerbitzu izango dira egun bakoitzean; 01:30ean, 03:30ean eta 05:30ean.

Abuztuaren 13an, larunbatean, UK45G eta UK46G ohiko gaueko zerbitzuak izango dira.