Tenpora taldearen kontzertua, gaur, Oxford aretoan

Baleike 2016ko abu. 10a, 09:20

Zumaiako Musika Jaialdiaren baitan, gaur, 20:00etatik aurrera, Tenpora taldearen kontzertua izango da Oxford aretoan. 

Taldea 2012an osatu zen eta urtebete geroago sei kantuko lehen maketa bat grabatu eta zuzeneko aurkezpen batzuk egin zituzten. Iaz atera zuen Tenporak lehen lan luzea, Mundu berria izenekoa.

Esperientzia zabaleko bost musikariek osatzen dute pop-jazzeko proiektu hau: Hasier Oleaga (bateria), Elene Arandia (ahotsa), Juantxo Zeberio Etxetxipia (teklatuak), Itsaso Etxebeste (baxua) y Beñat Barandiaran (gitarra).

Karlos Linazasoro eta Harkaitz Canoren testuetatik abiatzen da bere mundu propioa eraikitzeko. Giro iradokitzaileak, melodia gozoetatik paraje bortitzetara garamatzaten ibilbideak, moldaketa zainduak, kontraste zirraragarriak... 

Erlazionatuak