Sellako 80. nazioarteko jaitsieran emaitza onak lortu ditu Itxas-Gainek

Baleike 2016ko abu. 9a, 10:35

Pasa den asteburuan Asturias aldean izan dira Itxas-Gaineko piraguistak, Sella ibaiko jeitsiera famatuan parte hartuz. Arriondasen hasi eta Ribadesellan bukatzen da 20 kilometroko ibilbidea. Lasterketa korapilotsua izaten da, 700dik gora ontzi, ibai estua, zenbait unetan ur gutxirekin... Beraz, tekinikoki eta fisikoki, ongi egoteaz gain zorte apur bat ere behar izaten da emaitza onak lortzeko.

Azpimarratzekoa da Martin Egañak bere mailan (k1 23azpikoan) lortu zuen laugarren postua. Baita Amaia Ortiz de Zarate eta Helene Carmonak k2 seniorretan  Euskadi ordezkatuz lortu zuten 8. postua. Istripuren bat edo beste pairatu arren Irati Osak ere emaitza ona lortu zuen, 12. egin zuen k1 seniorretan. Unai Gereka eta Imanol Barruetabeñak k2 senior mailan lortutako 23. postua, merezi bezala baloratu behar da partaidetza kalitate handikoa baitzen. Merituzkoa baita Unai Casquero eta  Imanol Txapartegik k2 kadete mailan lortutako18. postua.

Mikel Casquerok, Felix Urangak eta Dani Gozalezek ez zuten behar adinako zortea izan eta ontziak matxuratuta lasterketa utzi beharrean izan ziren.

Igandean, Villaviciosara joan eta bertako K2en nazioarteko estropadan parte hartu zuten. Emaitza bikainekin berriz ere. Irati eta Martinek osatutako k2 mistoak beren kategorian garaipena lortu zuen, besteak beste bikote portugaldar, belgiar eta alemaniarrak atzean utziz. Helene eta Amaiak ere garaipena lortu zuten junior k2an. Hauek ere bertakoez gain zenbait herrialdetako arerioak atzean utziz, esaterako Britainia Handiko zein Irlandakoak.

Imanol eta Unaiek Senior k2an kalitate handiko arerioak zituzten eta meritu handiko zortzigarren postua lortu zuten, besteak beste txekiar eta daniarrak mendean hartuz.

Unai Casquero eta Imanolek kadete mailan 10. postua lortu zuten eta azkenik Mikel Casquero eta Felixek 13.a.

Taldeka Itsas gainek 6. postu bikaina lortu zuen.