Dinastia Etxabeko partidak, gaur, Aitzuri frontoian

Baleike 2016ko abu. 9a, 09:04

XLV. Dinastia Etxabe pilota txapelketaren final-laurdenetako hirugarren jardunaldia jokatuko da, gaur, 22:00etatik aurrera, Aitzuri frontoian. 

Honako partida hauek jokatuko dira:

Jubenil mailan, Peio ETXEBERRIA-MARIEZKURRENA / EXPOSITO-ARANGUREN.

23 urtez azpikoetan, Peru LABAKA-Jorge SANCHEZ / ESPINAL-MARTINEZ

Jorge Sanchez errioxarrak ordezkatuko du Iker Mariezkurrena berrioztarra 23 urtez azpikoen partidan. Pasa den ostiralean jakitera eman zuen azken aldian eskuetan duen fibrosi arazoak ez dituela behar bezala gainditu.