Joaquin Asiain eta Kanako Kimuraren kontzertua, gaur, komentuan

Baleike 2016ko abu. 7a, 11:36

Joaquin Asiain tenore nafarrak, Kanako Kimuraren pianoaren laguntzarekin, kontzertua emango du gaur, 20:00etatik aurrera, komentuan. Musika Jaialdiaren baitan sartzen da kontzertu hau. 

Joaquin Asiain Nafarroan jaio zen eta Madrilgo Goi Mailako Kantu Eskolan ikasi ondoren, Stuttgarteko Musikhochschulen amaitu zituen ikasketak. Irakasle izan zituen besteak beste Alfredo Kraus, Aldo Baldin, Willian Mateuzzi eta Marimí del Pozo. Hirugarren saria jaso zuen VII. Catalani Nazioarteko Lehiaketa Lirikoan. 

Tenore di grazia edo tenore arina da, goi-erregistroan eta goi-erregistro altuan segurtasun handiz aritzen dena. Orkestra handiekin kantatu du, tartean Stuttgarteko Orkestra Sinfonikoa, Koloniako Orkestra Filarmonikoa edota San Petersburgoko Orkesta Sinfonikoa eta Ganbera-Orkestra. Jokatu dituen paperen zerrenda ere luzea da: Ernesto (Don Pasquale), Ferrando (Così fan tutte), Basilio (Le nozze di Figaro)

Kanako Kimura, aldiz, Hokkaidon jaio zen (Japonia) eta 4 urte besterik ez zituen piano eskolak jasotzen hasi zenean. Tokioko Goi Mailako Musika Eskolan ikasi zuen eta ondoren Masterra egin zuen Stuttgarteko Musikhochschulen, irakasle Wolfgang Bloser eta Cornelis Witthoefft zituela. Bakarlaria gisa jo du Japonia nahiz Alemaniako jaialdi eta antzokietan.

Egitaraua

I . ZATIA

G. Rossini (1792-1868): Ecco ridente in cielo (Il barbiere di Siviglia)

V. Bellini (1801-1835): Ma rendi pur contento                                      

                                  Malinconia 

G. Donizetti (1797-1848): Una furtiva lagrima (L‘elisir d‘amore)    

                                      Me voglio fa‘ na casa    

G. Rossini (1792-1868): Une caresse à ma femme (piano)  

L. Denza (1846-1922): Occhi di fata 

F.P. Tosti (1846-1916): Aprile

C.A. Bixio (1896-1978): Parlami d’amore, Mariù                                                                                                    

                                                          II. ZATIA

Pérez Soriano (1846-1907): El guitarrico

A. Ginastera (1916-1983): Canción del árbol del olvido

A.Ginastera (1916-1983): Del clavel del aire blanco 

J.Quintero (1903-1980): Morucha  

J.M. Usandizaga (1887-1915): Scherzo (piano)  

O.Pérez Freire (1880-1930): Ay, ay, ay... Serenata criolla

Soutullo i Vert (1890-1931): Bella enamorada (El último romántico)

F. Obradors (1897-1945): Del cabello más sutil

J.Serrano (1873-1941): El trust de los tenorios

Erlazionatuak