Arrain txiki lehiaketa arratsaldean egingo da

Baleike 2016ko abu. 6a, 11:50

Anade elkarteak antolatutako 42. arrain txiki arrantza lehiaketa jokatuko da gaur. Hasiera batean goiz partean egingo zela iragarri zuten antolatzaileek, baina, mareekin bat egiten ez zutela ikusita, azken orduan gaur arratsaldera mugitzea erabaki dute. 15:00etatik 18:00etara bitartean egingo da arrantza.