'Jason Bourne' eta 'Buscando a Dory', Aita Marin

Baleike 2016ko abu. 6a, 11:26

Bi pelikula emango dira asteburu honetan Aita Mari zinean: helduentzako Jason Bourne eta haurrentzako Buscando a Dory.

Matt Damon aktore lanetan duen pelikulak honako ordutegia izango du: larunbatean 19:30ean eta 22:15ean eta igande eta astelehenean 19:30ean. 

Marrazki bizidunetako pelikula, berriz, 17:00etan emango da, bai gaur, baita bihar ere.

Datorren asteburuan ere bi pelikula hauek emango dira Aita Marin.