Europako Txapelketako finala jokatuko dute Odriozolak eta Torrikok

Baleike 2016ko abu. 6a, 08:29

Finalaurrekoan Kroaziari 31-21 irabazi dio Espainiako selekzioak, eta Alemaniaren kontra jokatuko dute finala, Europako Txapelketako urrea jokoan. Kauldi Odriozolak hiru gol egin zizkion atzo Kroaziari eta Ander Torrikok bat. Finala bihar izango da, 17:00etan, eta Baleike.eus-en ikusi ahal izango da zuzenean. Bitartean, hemen ikus ditzakezue atzoko bi finalaurrekoak.

Nagusitasun handiz irabazi dio Espainiako selekzioak Kroaziakoari 20 urtez azpiko Europako Txapelketako finalaurrekoa. Lehen ordu erdirako ia erabakita utzi zuten norgehiagoka, 17-8 aurreratuta. Bigarren zatian aldea ez zen hain nabarmena izan, baina Espainiako selekzioak ez zuen inoiz finala arriskuan ikusi. Kauldi Odriozolak eta Ander Torrikok izan zuten, beste behin, beraien ekarpena egiteko aukera. Bihar 17:00etan, final handian izango dira. Beste urrats bat bi jokalari zumaiarrak osatzen ari diren kirol ibilbide distiratsuan.

Beste finalaurrekoan, Alemaniako selekzioak Frantzia kanporatu zuen, luzapenean. Finala, beraz, Alemania-Espainia, igandean 17:00etan. Baleike.eus-en zuzenean ikusteko aukera izango da, Livestream bidez. Bitartean, hemen dauzkazue atzoko bi finalaurrekoak.