Gala gaueko argazki txokoa izango da bihar Saregileen plazan

Baleike 2016ko abu. 5a, 10:52

Azken urteotan bezala, argazki txokoa izango da Saregileen plazan (Alondegi aurrean), Gala Gauerako elegante ateratzen direnek argazkiak atera ditzaten. Argazki horiek Baleikeren web gunean zintzilikatuko dira igandean. 

19:30etik 21:30era bitartean aterako dira argazkiak. Urtero bezala, Zumartian plataformak emandako erosketa txartel batzuk zozkatuko dira parte hartzen duten guztien artean. 

Horrez gain, 19:00etatik aurrera, Saregileen plazan, argazki txokotik gertu, Coro Prieto Estetika Zentroko Elena eta Itxasoren esku makillaje gune txiki bat jarriko da.

Gala gaueko egitaraua

20:00 Erriberan, Sara & The Monkey Men musika taldea

22:00 Eusebio Gurrutxaga plazan, El Callejón ikuskizun musikala: tangoak, milongak, boleroak,..

24:00 Kofradian Gala diskoteka