Imanol Manterolak irabazi du Zestoako Argazki Rallya

Baleike 2016ko abu. 4a, 17:34

Ekainaren 26an egindako Zestoako III. Argazki Rallya irabazi du Imanol Manterola zumaiarrak. Lehen aldiz hartu du parte lehiaketa honetan eta garaipena erdietsi du. 

Gaiak ura, Zestoako plaza, animalia, lerroa eta gai librea izan ziren. Imanol Manterolak 108 puntu lortu zituen, bigarren postuan sailkatu zen Jose Angel Amuchasteguik 107 puntu eta hirugarren egin zuen Iñaki Etxenagusiak 101 puntu.

Honekin batera doaz Imanolek aurkeztutako argazkiak.