'Aitona Periko' ontziak irabazi du Kabra eta Dontzeilen txapelketa

Baleike 2016ko abu. 4a, 16:59

Argazkia: Sara Utrera

Anade elkarteak antolatzen duen Kabra eta Dontzeilen 41. txapelketa jokatu da gaur goizean. Iaz bezala, Aitona Periko ontziak irabazi du. 

Zazpi ontzik eman zuten izena, baina sei bakarrik azaldu dira pisatzera. Sailkapena honakoa izan da:

  1. 1. Aitona Periko: 22.219 puntu eta 243 pieza.
  2. 2. Zurrunya: 13.974 puntu eta 148 pieza.
  3. 3. Spar: 12.708 puntu eta 134 pieza.
  4. 4. Kaskabeltza: 11.797 puntu eta 125 pieza.
  5. 5. Beti Kale: 11.679 puntu eta 120 pieza.
  6. 6. Borda: 8.499 puntu eta 81 pieza.

Lote onenaren saria Beti Kale ontziak irabazi du.