Euskal Dantzen 'Fusioa' eskainiko du Aukeran konpainiak Musika Jaialdiaren baitan

Baleike 2016ko abu. 4a, 13:48

Zumaiako Musika Jaialdiaren baitan, dantzaren txanda izango da. Aukeran taldeak Fusioa izeneko ikuskizuna ekarriko du Odietara (20:00etan). Eguraldi txarra egiten badu, Aita Mari aretora eramango da.

Dantzaren bidez euskal eta munduko folklorearen erritmo, doinu eta osagarriak fusionatuz, aparteko ikuskizun garaikide, ezberdin eta berritzailea da Fusioa.

Zortzi dantzariz osatutako ordubeteko ikuskizuna, kalerako eta publiko guztientzat, kalitate plastiko handikoa, herrialde batzuek eta besteek berezkoa dutena nabarmenduz eta ororen gainetik, publikoarengan emozioak eragiteko asmoarekin sortua. 

Zuzendaritza eta koreografiak: Edu Muruamendiaraz

Dantzariak: Ioritz Galarraga, Ione Iriarte, Ekain Kazabon, Olatz Oribe, Uxue Urruzola, Ander Errasti, Itziar Urkudun, Ane Anza, Garazi Egiguren.

Erlazionatuak