Torriko eta Odriozola Europako txapelketako finalerdietara sailkatu dira

Baleike 2016ko abu. 3a, 20:03

Espainiako junior mailako selekzioak 23-14 emaitzarekin irabazi dio gaur arratsaldean Poloniari Main Round faseko azken partidan. Beste partidan Frantziak 38-31 irabazi dio Islandiari; ondorioz, Ander Torriko eta Kauldi Odriozola partaide dituen selekzioa finalerdietara sailkatu da. 

Txapelketa galanta ari da egiten Espainiako selekzioa. Orain arte jokatutako partidetan lau garaipen eta berdinketa bat erdietsi dituzte. Gaur Polonia zuten aurkari. Hasieran kostatu zaie golak sartzea: bosgarren minutuan lortu dute lehena. Atsedenaldira bi goleko aldearekin joan dira (10-8). Bigarren zatian hobeto aritu dira eta 9 goleko aldearekin amaitu dute partida. Ander Torrikok 2 gol sartu ditu gaur eta Kauldi Odriozolak bat.

Finalerdiak ostiralean jokatuko dira. Espainiako selekzioak ez dakit oraindik zein izango duen aurkaria; beste multzoko partidak amaitu arte egon beharko dute horren zain.