Euskal Jai eguneko herri bazkarirako txartelak salgai daude

Baleike 2016ko abu. 3a, 14:55

Datorren ostiralean ospatuko da Zumaian Euskal Jai Eguna. Goizean baserriko produktuen azoka izango da eta arratsaldean sagardo dastatzea. Bien artean, 14:30ean, herri bazkaria egingo da Beheko plazan. 

Bazkarirako txartelak dagoeneko salgai daude turismo bulegoan, 8 euroan helduentzako eta 4 euroan haurrentzako. 

Euskal Jai eguneko egitaraua

10:00 Baserriko gaien azoka

Hala Dzipo txalapartarien saioa

10:30 Hala Gera taldearen alboka eta dultzaina doinuak

11:00 trikitilariak

12:00 Kofradian eta  12:30 Udaletxean balkoitik balkoirako bertso saioa: Agin Laburu eta Uxue Alberdi

14:30 Herri bazkaria

Bazkal ostean, euskal kantak Joxe Mendizabalekin

18:00 Plaza bertan Maddalen eta Jagobarekin erromeria

18:30 Saregileen plazan Joxe Mendizabalekin dantzaldia

19:00 Iraunkorrak txarangaren kalejira

Ordu berean plazan,  Sagardo dastaketa

23:00 Kofradian, erromeria Egan taldearekin