Hamabosgarren izan da Irati Osa Munduko Kopan, Portugalen

Baleike 2016ko abu. 2a, 12:14

Mailan gora egin duela erakutsi du Irati Osak senior mailako lehen urtean, munduko onenekin jokatutako estropadan.

Irailean jokatuko den Munduko Txapelketan Espainiako selekzioarekin parte hartuko duten piraguistak hautatzeko proba izendatu zuen Espainiako Federazioak asteburuan Portugalen jokatu den Munduko Kopako estropada. Han izan dira, beraz, puntako piraguista guztiak, tartean Itxas Gaineko Irati Osa.

Lehen urtea du Osak senior mailan, eta 23 urtez azpikoentzat plaza bakarra zegoen jokoan. Estropada ona egin zuen Osak, baina Espainiako selekziorako hautagaien artean bigarren amaitu zuen, eta ezin izango du Munduko Txapelketan parte hartu.

Hala ere, mailan koska bat gora egin dutela erakutsi du, aurkari gogorren aurrean. Iazko Munduko Txapelketako lehen bederatziak han ziren, besteak beste. Irati hamabosgarren izan zen sailkapen nagusian, iaz jubenil mailan bere aurretik sailkatutako hainbati bost minututik gorako aldea aterata. Asteburuan Sellako jaitsieran hartuko du parte Euskadiko selekzioarekin.