Moilaberriko zubiko lorontziak uretara bota dituzte
Baleike
2016ko uzt. 23a, 11:40
Atzo bertan jarri zituen Udalak hainbat lorontzi Moilaberriko zubian, baina ez dute gehiegi iraun. Gaur goizean ia denak falta ziren, eta ontzi batzuk uretan agertu dira.
Zubian jarritako lorontziak lurraren kontra txikitu edota uretara bota ditu norbaitek gaur gauean.