Lapurretan ari ziren bi gizon atxilotu ditu Udaltzaingoak

Baleike 2016ko uzt. 22a, 15:25

Lau bizikleta lapurtzen ari ziren bi gizon atxilotu ditu Udaltzaingoak gaur goizean. Atxilotuak Zarauzko Ertzain Etxera eraman dituzte, eta bizikletak ere han daude. Jabeek Zarautzera joan beharko dute salaketa jarri eta bizikleta jasotzera,Zumaiako Udaltzaingoak informatu duenez.

Gaur 11:40 inguruan herritar batek deitu du Udaltzaingora esanez Aita Mari auzategiko 27. atarian, futbol zelai ondoan, bi gizonezko bizikletak lapurtzen ari zirela. Udaltzaingoa gerturatu denean lapurretan harrapatu ditu. Lapurretako bat han bertan atxilotu dute, baina bestea ihes egiten saiatu da. Hala ere, segituan harrapatu dute bigarrena ere.

Ertzaintzari deitu zaio Zarauzko Ertzain etxera atxilotuak eramateko. Guztira lau bizikleta lapurtzekotan ziren. Bbizikletak Zarauzko Ertzain etxera eraman dira, eta jabeek Zarautza joan beharko dute salaketa egin eta bizikletak jasotzera.