Zumaiakok deialdia egiten die 2004 urtean jaiotako mutilei

Baleike 2016ko uzt. 13a, 19:26

Zumaiako Futbol Taldeak deialdia zabaldu die hurrengo denboraldian futbolean jolastea nahi duten 2004 urtean jaiotako mutilei.

Futbola gustoko dutenek, larunbat honetan, uztailaren 16an, 10:00etan, Aita Mari futbol zelaian egingo den entrenamentu saiora azaltzea besterik ez dute, kirol erropa eta futbol botekin.

2016-2017 denboraldian futbolean jokatzeko interesa duten 2004 urtean jaiotako mutilei deialdia egiten die Zumaiakok.