'Zipi & Zape eta Kapitainaren irla' pelikularen aurrestreinaldia egingo da Zumaian

Baleike 2016ko uzt. 13a, 11:15

Zine aretoetara heldu aurretik, Zipi & Zape eta Kapitainaren irla pelikula Zumaiako Aita Mari zinean emango da, aurrestreinaldian. Uztailaren 22an izango da, goizeko 11:00etan, eta gonbidapenak turismo bulegoan banatuko dira.

Pelikula honetarako zenbait irudi Itzurun eta Algorri inguruan errodatu ziren. Ordainetan, aurretik Zumaiako zine aretoan emango da pelikula hau. Emanaldia doan izango da eta horretarako 200 gonbidapen banatuko dira Turismo Bulegoan uztailak 18 astelehenetik aurrera, pertsonako 4 gehienez.

Aurkezpenean Oskar Santos zuzendaria egongo da