Asteazkenean egin behar zen Mariren inguruko hitzaldia dataz aldatu da

Baleike 2016ko uzt. 11a, 20:06

Mariren urteurreneko egunaren harira asteazken honetan egitekoa zen hitzaldia dataz aldatu da. Hala, hitzaldi hau datorren asteazkenean, hilaren 20an, egingo da Alondegian. 

Egun horretan honako gaiak jorratuko dira:

  1. Aita Mari oroituz egitarauaren aurkezpena
  2. Aita Mariren irudiaren zaharberritzea: Rakel Nacenta eta Idoia Idigorasen lana
  3. Ikerketa lana: Jose Maria Zubia, Mariren Biografia. Javier Carballo eta Xabier Alberdi