Skate park berriaren inguruko bilera egingo da hilaren 19an

Baleike 2016ko uzt. 7a, 11:43

Herrian skate park berria eraikitzeko abian jarri nahi duen proiektuaren berri eman nahi du Udalak eta horretarako, pista honen erabiltzaile izango diren guztien iritzi zein proposamenak ezagutu nahi ditu.

Honen inguruan, gaia aztertu eta jorratzeko, uztailaren 19an, arratsaldeko 18:00an Alondegiko Moila gelan egingo den bilerara etortzeko gonbidapena luzatzen die.