Zumaiakoko mutilak final-hamaseirenetara heldu dira Donosti Cupen

Baleike 2016ko uzt. 6a, 22:23
Zumaiako eta Elite taldeko jokalariak, behin partida amaituta

Zumaiako futbol taldeko mutilak lan ona ari dira egiten aste honetan hasi den Donosti Cup lehiaketan. Lehen fasean garaipen bat, berdinketa bat eta porrot bat izan ondoren, final-hamaseirenetara pasa da.

Orain arte jokatutako partidetan emaitza hauek lortu ditu:

  1. Zumaiako, 3 - Mosquera Corprodep (Kolonbia), 2.
  2. Zumaiako, 2 - Olympique Kinshasa (Kongoko Errepublika Demokratikoa), 3.
  3. Zumaiako, 0 - Elite (Estatu Batuak), 0.

Final-hamaseirenetan Axular lizeoa izango du aurkari, bihar, 13:00etatik aurrera, Hernanin.

Zumaiako neskek bi berdinketa eta porrot bat izan dituzte orain arte jokatutako partidetan:

  1. Zumaiako, 0 - Intxaurdi, 1
  2. Zumaiako, 0 - Sant Gabriel, 0.
  3. Zumaiako, 0 - Mariño, 0

Bihar laugarren partida jokatuko dute, 17:00etatik aurrera Zumaian Estatu Batuetako Socal Select taldearen aurka.