Irailaren 21ean aurkeztuko da 2015-2025 Plan Estrategikoa

Baleike 2016ko uzt. 6a, 17:35

Oporren ondoren, irailaren 21ean, aurkeztuko da Oxford aretoan 2015-2025 behin betiko Biharko Zumaiara Boga plan estragikoa.

Aurkezpen honetan, 2015eko urritik 2016ko maiatzera bitarte egindako 18 bileren ondorioak eta egindako lanaren emaitzak azalduko zaizkie zumaiarrei. Elhuyar Aholkularitza enpresako kideek gidatutako bilera hauetan, 200 bat herritarrek eta herriko eragileek parte hartu dute eta hauei esker ezagutu eta jaso ahal izan ditu Udalak, lehen eskutik, zumaiarren behar, proposamen eta iradokizunak. Irailean, informazio hau guztia herritarrekin partekatu eta etorkizunean emango diren urratsen berri emango die Udalak, bertaratzen diren guztiei.  

Honen harira, Udaletik, eskerrak eman nahi dizkie prozesu honen baitan parte hartu duten zumaiar zein eragile talde guztiei, beren inplikazioa, esfortzua eta lana ezinbestekoak izan direlako Plan Estrategikoaren garapenean.

Udaletik adierazi dutenez, Plan Estrategikoaz eta hauteskunde programaz baliatuko da udal gobernua legealdian zehar aurrera eramango dituen ekintza eta ekimenak lehenesteko.