Calpera joango dira Zumaiako jubilatuak irailaren amaieran

Baleike 2016ko uzt. 6a, 14:28

Beheko Plaza jubilatu eta pentsionisten elkarteak Alacanteko Calpe herrirako bidaia antolatu du. Irailaren 30ean joango dira eta urriaren 9an itzuli.

Hamar egun eta bederatzi gauko bidaia izango da. Izen-ematea uztailaren 11tik 22ra bitartean, biak barne, izango da zabalik Hogarren bulegoan, 11:00etatik 12:00etara bitartean. Bidaia antolatzeko bilera eta eserlekuen zozketa irailaren 27an, asteartea, 18:00etan egingo da Hogarrean bertan.