Jose Cruz Gurrutxagaren bakarrizketa izango da bihar Narrondoko jaietan

Baleike 2016ko uzt. 6a, 12:52

Narrondoko San Kristobal jaien baitan, bihar, osteguna, 22:30etik aurrera, Jose Cruz Gurrutxagaren bakarrizketa umoretsua izango da. 

Aurretik, 20:00etan, festei hasiera ematen dien suziriak jaurtikiko dira eta ondoren doako sardina eta saiheski jana izango da.