Narrondoko Gure Ametsa elkarteak mus txapelketa antolatu du

Baleike 2016ko uzt. 4a, 21:31

Narrondoko Gure Ametsa elkarteak antolatutako festen baitan, ostiralean, hilaren 8an, mus txapelketa izango da.

Izen-ematea 21:00etan izango da eta ordubete geroago zozketa egingo da. Bikoteko 10 euro ordainduko dira. Sariak honakoak izango dira:

  1. 1. saria: bina txapela eta ardo lote. 
  2. 2. saria: bina garaikur eta txanpain lote.
  3. 3. saria: bina ardo eta txanpain lote.