Motxanekua elkarteko zaldunak Lasarte-Oriako lasterketan

Baleike 2016ko uzt. 4a, 09:26

Asteburu honetan zaldi lasterketak jokatu dira Lasarte-Orian. Zumaiako Motxanekua elkarteko zaldunek ez dute lortu finalera sailkatzea, baina, behintzat, maila ona erakutsi dute kontsolazioko lasterketan. 

Finalaren aurreko lasterketa honetan bigarren egin zuen Eneko Urbietak eta hirugarren Ibon Etxabek.