Etorkizuneko Olaizola, Urrutikoetxea eta Bengoetxeak beraien heroiekin egin dute topo Odietan

Baleike 2016ko eka. 22a, 20:38

Zelai talasoterapia hotelean egiten ari diren egonaldiaren baitan, Asegarce enpresako jokalariak herriko haur eta gaztetxoekin egon dira gaur arratsaldean, Odietan. Etorkizuneko pilota izarrak izan daitezkenak beraien heroiak izan dituzte botilero bezala. 

17:30ak aldera agertu dira pilotari profesionalak Odietara. Ordurako makina bat haur zain zituzten. Bertaratu diren haurrak hamar bikotetan banatu dituzte eta kiniela moduko txapelketatxoa jokatu dute. Izar handiak umeen jokoari begira egon dira. Autografoak sinatzeak uzten zieten denboran, behintzat. 

Bi kiniela jokatu dira, bat 22 tantora eta bestea 10era. Lehenengoan irabazle Jon Ander Iribar eta Julen Fuente izan dira, eta bigarrengoan Aritz Olaizola eta Ibon Yeregui.