'Vintage skate' erakusketa zabalduko da gaur Oxforden

Baleike 2016ko eka. 21a, 13:21

Skate kirolari buruzko erakusketa ikusi ahal izango da gaur hasi eta ekainaren 30era bitartean Alondegiko Oxford erakusketa aretoan. Vintage skate du izena eta egunero izango da zabalik 18:30etik 20:30era bitartean. Asteburutan ere zabalik izango da, 12:30etatik 14:00etara. Larunbatean bisita gidatua ere izango da.

Santa-cruz, Zorlac, Powell peralta, Sancheski, Natas Kaupas, Vision, Sims, Gordon Smith edo Goldwing etxeetako patinete klasikoak ikusteko aukera izango da Oxforden egun hauetan. "Skate munduarekin lotura duen material originala erakutsiko du, 1980 eta 90eko hamarkadetakoak: taulak, ardatzak, gurpilak, etab.", azaldu du erakusketaren arduradunak.

Erakusketarekin batera, larunbat honetan, 19:00etan hasita, bisita gidatua eskainiko da eta dokumental bat ere erakutsiko da. "Dokumental honetan orain arte garai honekin lotura duten eta ezagutzen ez ziren Zarauzko, Donostiko, Bilboko, Madrilgo eta Bartzelonako datuak eskainiko dira".