Joaquin Gorostolak eta Imanol Ulaciak jokatuko dute pala txapelketako finala

Baleike 2016ko eka. 21a, 12:18

III. Pala txapelketako finalaurrekoak jokatu ziren atzo arratsaldean Odieta pilotalekuan. Hala, erabakita geratu da zer pilotarik jokatuko duten finala larunbatean.

Finalaurrekotan emaitza hauek eman ziren:

  1. Joaquin Gorostola, 30 - Jon Zendoia, 26
  2. Imanol Ulacia, 30 - Aitor Aizpurua, 11

Larunbat honetan, hilaren 25ean, jokatuko dira txapelketako azken partidak, Odietan, eguraldia lagun bada. Bestela Herri Eskolako frontoian jokatuko dira. Hasteko, 17:30ean, 3. eta 4. postua erabakitzeko partida jokatuko dute Jon Zendoiak eta Aitor Aizpuruak, eta honen amaieran, 18:30ak aldera, finala Joaquin Gorostola eta Imanol Ulaciaren artean.