Zumaiak ezin izan dio Mutrikuri irabazi zesta puntan

Baleike 2016ko eka. 20a, 16:32

Herriarteko txapelketan, zesta puntan, Mutrikuk eta Zumaiak jokatutako bi jardunaldiak galdu ditu Zumaiak. Azkena pasa den ostiralean izan zen, Mutrikun jokatutako jaialdian.

Kadete mailan, 30-28 emaitzarekin irabazi zuen Mutrikuk eta jubeniletan 35-7rekin. Nagusietan bakarrik gailendu ziren zumaiarrak (29-35).

Sei jardunaldi jokatuta, Mutriku dago sailkapeneko buruan 8 punturekin, Zumaia bigarren da 6 punturekin eta hirugarren Donostia 4 punturekin.