89 urteko 17 zumaiar omenduak izan dira gaur

Baleike 2016ko eka. 19a, 14:56

Nagusien Asteko ekitaldi handia izan da gaur Hogarrean. Aurten 89 urte bete edo beteko dituzten 17 zumaiar omenduak izan dira. 

Berez 20 dira aurten 89 urtera helduko diren herritarrak, baina zenbait arazo medio, 17 izan dira omenduak: 12 emakume eta 5 gizonezko. Bakoitzak erramu eta opari bana jaso du Oier Korta alkatearen eta Pili Alberdi gizarte zerbitzuetako teknikariaren eskuetatik. 

Omenduak izan diren herritarrak hona hauek dira: Miren Begoña Alberdi, Ana Maria Aldalur, Sabina Romatet, Espe Plaza, Amalia Gomez, Manuela Larrañaga, Edurne Atxurra, Justa Cendoya, Mª Benita Odriozola, Avarista Almandoz, Carmelo Cendoya, Luis Azkue, Antonio Aizpurua, Javier Aguirrezabalaga, Miguel Artetxe, Milagros Nuñez eta Amparo Perez.