Bizikleta Eguneko lasterketekin amaitu zen atzo eskolarteko txirrindularitza denboraldia

Baleike 2016ko eka. 19a, 10:37

Larunbatean Zumaian izan zen Bizikleta Egunaren baitan, arratsaldean, alebin eta infantil mailako txirrindularitza lasterketak egin ziren. Proba hauekin amaitu da aurtengo eskolarteko txirrindularitza denboraldia.

Maila hauetan Gipuzkoa zonalde desberdinetan banatu da. Atzo Zumaian izan ziren txirrindulariak Hondarribia-Irun eta Zumaia bitarteko zonaldean aritu dira. Irun, Hernani, Zarautz edo Zumaia bertako txirrindulariak aritu ziren larunbateko lasterketa hauetan: 31 alebin mailan eta 32 infantiletan.

Aurreko urteetan Gorostiagako industrigunean egin izan dira proba hauek, baina aurten herrira ekarri da. Horretarako zirkuitu polita prestatu zuten Zumaiako trirrindulari elkarteko kideek: Axular ibiltokitik atera, Maria eta Joseko aldapa igo, Bidabeazpitik jaitsi, Txikierdin buelta eman eta Axular ibiltokira itzuli. Alebin mailako txirrindulariek bi itzuli eta erdi egin zituzten eta infantilek zazpi itzuli eta erdi.

Atzoko lasterketetan honako sailkapenak izan ziren:

Alebin mutilak

  1. 1. Adur Tapia (Irun)
  2. 2. Iker Amantegi (Irun)
  3. 3. Unax Urretabizkaia (Hernani)

Alebin neskak

  1. 1. Garazi Bergara (Zumaia)
  2. 2. Maialen Arruti (Irun)
  3. 3. Maddi Etxabe (Oikia).

Infantil mutilak

  1. 1. Jan Gasull (Optica Bidasoa)
  2. 2. Asier Pozo (Buruntzazpi)
  3. 3. Iñaki Errazkin (Buruntzazpi)

Infantil neskak

  1. 1. Naiara Blanco (Optica Bidasoa)
  2. 2. Maddi Arizmendi (Hernani)
  3. 3. Nagore Lei (Optica Bidasoa)