Soldadura Zentruko 2016-2017 kurtsorako izen-ematea zabalik dago

Baleike 2016ko eka. 13a, 10:28

Zabalik dago 2016-17 ikasturtean soldadura eta fabrikazio eta muntaiako Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasketak egiteko izena emateko epea. Ikasketa horiek Zumaiako Soldadura Zentroan egiten dira.

Espezialitatea: SOLDADURA, FABRIKAZIOA ETA MUNTAIA

Nori zuzendua: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza gainditu ez duten 15,16 eta 17 urte bitarteko gazteentzat.

Aurre izen ematea: Ekainaren 6tik 17ra, Soldadura Zentroan. Ordutegia: 9:00etatik 13:00etara.

Helburua: batetik, ikasketa praktikoaren  bidez, ofizio edo lanbide baten oinarrizko ezagutzaren jabe izatea eta, bestetik, ikasketei jarraipena ematea erdi mailako ziklo bat eginez.

Lehenengo ikasturtea:

  • Fabrikazioko oinarrizko eragiketak

  • Soldadura eta metalezko arotzeria

  • Aluminio eta PVCko arotzeria

  • Galdaragintza arineko oinarrizko eragiketak

  • Zientzia aplikatuak I

  • Komunikazioa eta gizartea I

  • Tutoretza eta orientazioa

Bigarren ikasturtea:  

  • Elektronika eta elektrika taldeak

  • Karbonodun altzairuzko materialen soldadura

  • Zientzia aplikatuak II

  • Komunikazioa eta gizartea II

  • Formakuntza eta lan orientazioa

  • Tutoretza eta orientazioa

  • Lantegietan formakuntza

Eskualdeko lantegietan laneratzea.

  • Lan praktikoan oinarritutako ikasketak

  • Bakarkako ikasketa prozesua

  • Erritmo eta maila desberdinak

  • Jarraipena eta orientazioa

  • Laneko segurtasun eta higienerako prestakuntza

  • Eskualdeko enplegu eta prestakuntza zerbitzuekin elkarlana

Urola Kosta Udal Elkartea eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren diru laguntzarekin antolatutakoa.

SOLDADURA ZENTROA

Urola Plaza 10, Estazioko industrialdea, 20750 Zumaia

Telefonoa: 943 862576, soldadurazentroa@urolakosta.eus, www.urolakosta.eus