Giro ederra izan zen larunbatean Pilota Eskolaren festan

Baleike 2016ko eka. 13a, 10:12
Festa amaierako irudia. Argazkia: Aitor Bayo

Giro ezin hobean ospatu zen larunbat honetan Odieta pilotalekuan aurtengo Pilota Eskolaren festa, pilotarien jardunak, eguraldiak eta ikusleen berotasunak lagundurik.

Pilotariek ikuskizuna eman zuten eta gauza politak ikusi ziren, bertaratutakoen zorionerako. Finaletako tentsioa nabari zen arren, kiroltasun osoz jokatu ziren partiduak eta pilotari denentzat egon ziren animoak eta txaloak.

Hauek izan ziren emaitzak, mailaz-maila:

AURREBENJAMINAK:

LH2 maila

Txapeldunak: Oier Zuazobide eta Luken Plaza.

Azpitxapeldunak: Amets Etxabe eta Unai Larrañaga.

3. sailkatuak: Danel Galarraga eta Kai Manterola.

4. sailkatuak: Unax Zendoia eta Beñat Zubimendi.

BENJAMINAK:

LH3 maila

Txapeldunak: Aritz Garikano eta Xeber Irure.

Azpitxapeldunak: Mikel Zearreta eta Danel Alberdi.

3. sailkatuak: Joseba Aristondo eta Iker Egaña.

4. sailkatuak: Ekain Bernal eta Max Bayo.

LH4 maila

Txapeldunak: Urko Larrañaga eta Jokin Beristain.

Azpitxapeldunak: Ainhoa Karmona eta Iurgi Etxabe.

3. sailkatuak: Ibon Yeregui eta Aritz Olaizola.

4. sailkatuak: Unai Etxabe eta Nikolax Larrañaga.

ALEBINAK:

LH5-6 maila

Txapeldunak: Julen Fuente eta Jon Ander Iribar.

Azpitxapeldunak: Jakes Aginaga eta Ekain Vazquez.

3. sailkatuak: Imaro Berasategi eta Aimar Aizpurua.

4. sailkatuak: Urko Arregi eta Eneko Huegun. 

NESKAK PALAZ:

Alebinak:

Txapeldunak: Nora Zuazobide eta Alaitz Aramendi.

Azpitxapeldunak: Nahia Zubia eta Alaia Azkue.

Infantilak:

Txapeldunak: Nekane Etxabe eta Ziortza Osa.

Azpitxapeldunak: Eire Salegi eta Leire Esnal.