ZTTko zazpi kidek hartu dute parte Zarauzko Triatloian

Baleike 2016ko eka. 13a, 08:48

Zumaiako Triatloi Taldeko zazpi lagunek hartu zuten parte larunbatean Zarauzko Triatloian. Zumaiako klubaren gorri kolorea defendatu zuten proba gogor honetan: 2,9 km. igerian, 81 km. bizikletan eta 20 km. korrika.

Felix Aizpurua, Patxi Borrachero, Alex Miranda, Mikel Artetxe, Txomin Eizagirre, Mikel Altuna eta Vanessa Cerrajero izan ziren proba honetan parte hartu zuten Zumaiako Triatloi Taldeko kideak. Klubak kirolari denak zoriondu nahi ditu, baina, bereziki, Patxi, Txomin eta Vanessa, beraien lehen Zarauzko Triatloia izan baita. Ezin aipatu gabe utzi Vanessa Cerrajero azpeitiarra: bera izan da proba hau amaitzea lortu zuen klubeko lehen emakumezkoa.