Eskubaloiko zumaiar infantilak Oñatin Gipuzkoako selekzioarekin

Baleike 2016ko eka. 12a, 13:59

Larunbat honetan, ekainak 11, eskubaloiko infantil mailako X Korpus Txapelketa jokatu da Oñatin. Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Gipuzkoako selekzioak aritu dira bertan, bai mutiletan eta baita nesketan ere. Oraingoan  ere, Hondarribiko txapelketan bezala, Zumaiar gazteak izan ditugu bertan.

Zumaiako bost jokalarik parte hartu dute txapelketan Gipuzkoako selekzioarekin: Eneko Urresti, Asier Iribar eta Hodei Iztueta mutiletan. Aiora Agirrezabalaga eta Joane Zabala nesketan.

Neskek finalerditan Araba izan zuten aurkari eta hauek garaitu ondoren, ezin izan zituzten Bizkaiko neskak garaitu finalean; Bizkaia izan zen txapeldun. Mutilek ere Araba izan zuten aurkari finalerditan, irabazi ondoren, Nafarroaren aurka jokatu zuten finala eta garaipena lortu zuten; gipuzkoarrak txapelketako garaile izan ziren.