Motorren burrundak Alai auzategian

Baleike 2016ko eka. 11a, 15:10

Alai auzategian ospatzen ari diren festen baitan, motorzaleen txanda da gaur. Goizeko lehen ordutatik elkartzen joan dira Zumaiako eta inguruko herrietako motorzaleak eta gauera arte izango dituzte ekintzak. Argazkia: Sara Utrera.

Goizeko 9ak pasata zeudela hasi dira lehen motorzaleak Alaira heltzen, auzategian egiten ari den beste topaketa batean parte hartzera. Harley Davidson, Triumph, Honda eta beste hainbat etxetako motorrak ikusteko aukera izan da goizean zehar. Esan daiteke Vespa eta Vespino etxetako makinak ezik, beste denetakoak izan ditugula gaurkoan Alaien. 

Eguerdi parean irteera bat egin dute. Getaria, Zarautz, Eibar, Deba eta beste hainbat herri zeharkatu dituzte berriro Zumaiara heldu aurretik. Behin Erribera kalean, motorren abiadura handitu dute eta une batzutan burrunda handia sortu da. Lagun arteko bazkariaren ondoren, ekitaldiek arratsaldean eta iluntzean jarraituko dute auzategian.